Recherche  

Zone privée

Authentification

Ahuntza eta pittikak / La chèvre et les chevreaux.

 

 "Ahuntza eta pittikak" istorioa landu dugu. Lehenik untsa entzun dugu eta gero, gertatzen dena esplikatu dugu. Gero, istorio horren ilustrazioa arraegin dugu sinbolo batzuk baliatuz. Sinbolo bakoitza pinturarekin eginak izan dira.

Nous avons travaillé à partir de l'histoire "Les chèvres et les chevreaux". Nous l'avons d'abord bien écoutée, puis, nous avons expliqué ce qui se passe. Ensuite, nous avons recréé l'illustration de cette histoire en utilisant des symboles.Ceux-ci ont été dessinés avec la peinture.

 

 

 

        

 

 

 

 Ahuntzak pittikei erraten die etxetik ez direla ateratu behar merkatuan deno. Sartuko delarik, jakiteko bera dela, amak erranen du "Irek pittikak eta kuku otsoari". Eta, pata xuri bat erakutsiko die.

 

 Ahuntza merkatura joaten da. Otsoa putziaren gibelean zen eta dena entzun du.

 

 Otsoa etxetik hurbiltzen da eta erraten die "Irek pittikak eta kuku otsoari". Pittikek ez dute irekitzen eta galdegiten diote pata erakustea. Pata grisa ikusiz ez dute irekitzen.

 

 Otsoak ez daki zer egin etxean sartzeko. Axeria ikusten du oihanean. Axeriak kontseilatzen dio eiherara joatea, bere pata irinaren barnean sartzea eta horrela xuria ukanen duela.

 

 Axeriak egiten du erran diona. Eta lasterkaz joaten da pittiken etxerat. Bainan ohartu gabe irina galtzen bidean eta bere pata berriz grisa da.

 

 

 Axeriak atearen kontra jotzen du. Erraten du "Irek pittikak eta kuku otsoari" eta bere pata erakusten du. Bainan grisa da eta pittikek ez dute irekitzen. 

 

 Axeria kexatzen da eta hasten da atea jotzen ta jotzen hausteko. Pittiken amak, merkatutik sartzean, otsoa ikusten du.

 

 Lasterkaz abiatzen da eta jotzen du.

 

 Otsoa errekan erortzen da.

 

 Ahuntzak pittikei erraten die biziki kontent dela obeditu baitute. Eta denak elgarrekin jartzen dira mahaiaren itzulian, jateko.