Inspection
de l'Education Nationale
de St-Jean de Luz

 

Actualités


Bibliothèque


Langue Basque


E.P.S


T.U.I.C


Mutualisation


Formulaires


Rased


Evaluations


Programmes


Législation


 Liens utiles


 

Présentation

Carte

Etablissements

Dantza

 

Lehen egoera : bere buruaren aurkeztea
Helburua : taldean sartu
Bi talde : bat so eta bestea espazio hetsi batean bost ibiltzeko molde ezberdin erabiltzen dute, musika baten laguntzarekin, denbora mugatuan.

Bigarren egoera : ibiltzeko moldea
Helburua : ibili eta espazio bat bereganatu
Ibiltzeko manerak : fite, hemeki, lasterka, ixilik, lagun bat agurtuz, hunkitu gabe, elgarri begirada bat emanez edo espresio bat erakutsiz.

Hirugarren egoera : irudimena garatu
Helburua : ingurumen berezi bat asmatu eta horren barnean ibili
Adibidez : bi pareten artean ibili, naturak eskaintzen dituen elementuak baliatuz (euria, haizea....), kolaz estali lur batean ibiliz, lerratuz, marra batzuk segituz, jendalde haundi baten artetik kurrituz (metro...) nehor hunkitu gabe.

Laugarren egoera : irudimena garatu eta mugimendua landu.
Helburua : irudimenezko gauza bat kokatu espazioan eta mugiarazi.
Arkatz bat alegia gure eskua eta lagun baten eskuaren artean mugiarazi espazio guzia baliatuz (lurrean, airean,...) eta mugitzeko manerak gehituz (ikus hirugarren egoera).

Bostgarren egoera : bakotxak bere izenaren idaztea gorputzeko elementuak baliatuz
Helburua : mugimenduaren lantzea haunditasunean eta zabaltasunean.
Lehen ariketa : talde osoan, bakoitzak bere izena idazten du gorputzeko atalak baliatuz (eskuarekin, sudurrarekin, buruarekin, xilkoarekin, oinarekin, ukondoarekin..) edozoin grafismo erabiliz (loturik, hizki haundiz....).
Bigarren ariketa : leku mugatu batean, bostnazka, bakoitzak behar du bere izena idatzi lau aldiz atal desberdinak erabiliz

Seigarren egoera : irudimena garatu.
Helburua : gauza bat bere usaiazko baliabidetik ateratzea.
Edozoin gauza hartu (lepoko, mokanes, zapeta...) eta biziarazi usaiaz kanpoko baliabide baten agerrarazteko.

Zazpigarren egoera : ekintza segida bat egin eta desegin.
Helburua : mugimendu zerrenda bat elkartu.
Munstroa edo «  machine infernale » : - munstroa : talde ttipian (bostnazka), munstro bat eraiki ibilmoldea ongi erakutsiz (pizuaren garantzia,), espresioa ongi erakutsiz eta elgarrekin ibiliz ritmoan ahotsa gehituz.
machine infernale : makina antolatzen da banazka elgarri lotuz eta gero makina desegiten da banazka, nahi den ordenean.

4, rue Jaureguiberry - Ecole du Centre, BP 206 - 64500 St Jean de Luz
 
Tél :
05 59 85 24 54 - Fax : 05 59 85 24 57 -